Hasiera

Txingurri Heziketa Elkartea, 2015. urtean, Irunen sortu da, AISIALDI-HEZIKETA kontzeptua oinarritzat hartuta, gizartearen garapena sustatzeko helburuarekin. Aisialdi-Heziketak helburu hezigarri eta formagarri ezberdinak lantzeko aukera emango digu (baloreak, gatazkak kudeatzeko era, elikadura, eta abar), parte hartzen duenaren garapena sustatzeko helburua, esparru formaletan eta ez-formaletan egiteko, ekintzak direla ahaztu gabe.

Txingurri Heziketa Elkarteko kideok, lan esparru ezberdinetan esperientzia dugu, besteak beste, irakasleak, gizarte-hezitzaileak, begiraleak, pedagogoak, artistak, nutrizionista eta abar. Honi esker, ekintza formagarriak eskaintzeko eta baita gure gizarte-komunitatean heziketa-erreferentzia izateko sortu dugu elkartea.

Txingurri Heziketa Elkartearen eskaintza pedagogikoa hiru ARLO ezberdinetan banatzen da:

1 – GIZARTE-HEZIKETA ARLOA: Logo_fondo_transparente_Letras_Arcoiris

1.1- Udaletxeei zuzenduta.

  • Familia Gunea Proiektua.

2 – FORMAKUNTZA ARLOA:

2.1. Udaletxe, eskola, Auzo Elkarte, Guraso Elkarte eta halakoei zuzenduta.

  • Hezkuntza arloko formakuntzak.

3 – AISIALDI-HEZIKETA ARLOA:

3.1.- Udaletxe, eskola, Auzo Elkarte, Guraso Elkarte eta halakoei zuzenduta.

  • Ipuin kontaketak.
  • Jolasak eta Eskulanak diseinatzea eta egitea.
  • Ikastaroak.
  • Udalekuak.

Kantek dioen bezala “heziketa, norbanakotik lor daiteken hobezintasuna sustatzeko garapena da” eta Txingurri Heziketa Elkarteak hiru arlo hauen bidez, formakuntza eta giza-heziketaren garapen integrala sustatu eta gauzatu nahi du.